Euskal Sexologia Eskola
LANDAIZE SEXOLOGIA proiektua Joserra Landarroitajauregi Garai eta Inma Ruiz de Lezana Marañónek Sexologiaren alorrean egindako ibilbideen topaketa eta sinergiaren emaitza da.

ZER GARA?
- PROIEKTU BERRITZAILEa
- ESPERIMENTALA
- SARE-ITXURAKO
- TOPAGUNEA

Euskal Sexologia Eskola sortzen da gure lurraldean sexualitatearekiko interesa eta hura ikertzeko gogoa sustatu nahian, eta horren bitartez eragin, batetik, sexu-desberdintasunak hobeto ulertu eta aniztasuna jorratzea, eta bestetik, sexuen arteko sinergiak bideratzea, halako moduan non harreman intimo eta komunitario konstruktiboagoak osatuko ditugun, betiere Sexologia Substantiboak dakarren sexuei buruzko paradigma eta ikuspegi berritik.
Helburu nagusia prestakuntza eta ikerkuntzarako gune akademiko bat sortzea da, xede izango duena sexu-egitatea aztertu eta ikertzea, eta lanaren fruitu emango dituena ezagutza epistemiko eta tresna tekniko berariaz sexologikoak.
Zuoi zuzentzen gatzaizkizue: interes eta jakin-minez ezagutu nahi gaituzuenoi, gure lan-eremura hurbildu eta horri buruzko prestakuntza jaso nahi duzuenoi, beti hazteko gogoz zaudeten sexologooi…
Ikerkuntza, prestakuntza eta esperimentazioa uztartu nahi ditugu ezagutza sexologikoa zenbait arlo profesionaletan aplikatzerakoan: hezkuntzan, aholkularitzan, esku-hartze komunitarioan, bitartekaritzan, terapian, irakaskuntzan, dibulgazioan, eta sexuen eta aniztasun-egitateen ulermen-marko bat eskatzen duen beste edozeinetan.
Landaize irakats-ikasteko eta esperimentatzeko sare-itxurako motore sexologikoa da. Topagune berritzailea ere bada, profil anitzeko sexologoen bilgunea, anitz izanik ere arnasgune berean bat egin dutenak, elkar aberasteko eta elkarri ekarpenak egiteko mugimendu kontzentriko gisa, aldi berean kanpora irekia, komunikazio, sinergia eta ikaskuntza sexologikoko sare gisa.
Landaize AEPSren (Sexologiako Profesionalen Estatuko Elkartea) kidea da, bai eta hauen lankide ere: ISESUS (Sexologia Substantiboaren Institutua), Biko Arloak (Bikoteei Laguntzeko Zentroa) eta Emaize Sexologia Zentroa.
NORTZUK GARA?
Eskola profesional honetako irakasleek eskarmentu sexologiko handia dute zenbait alorretan, esaterako hezkuntza- eta osasun-esparruetan, esku-hartze komunitarioan, eta profesionalak prestatu, birziklatu eta gainbegiratzeko zereginetan.

Zuzendariak
Joserra Landarroitajauregi Garai
Inma Ruiz de Lezana Marañón
Irakasleak
- Teresa Díaz Lasa
- Joserra Landarroitajauregi Garai
- Ander Lertxundi Zelarain
- Susana Maroto Rebollo
- Ane Ortiz Ballesteros
- Inma Ruiz de Lezana Marañón
- Itxaso Torregrosa Arteaga
- Jose Luis Beiztegi
- Ester Pérz Opi
- María Arnaiz
Estilo

BALOREAK
- KALITATEA
- BEROTASUNA
- ARRETA
LAN-ILDOAK
- ANIZTASUNA
- GORPUTZA
- GINOLOGIA
- HARREMANAK
ZERBITZUAK
- PRESTAKUNTZA
- BIRZIKLAPEN PROFESIONALA
- DIBULGAZIOA
- IKERKUNTZA
- ARGITARATZE-LANA
MARKO TEORIKOA
- SEXOLOGIKO SUBSTANTIBOA
- SISTEMIKOA