INKLUSIO ARLOA
SEXUALITATEAREN ARTA DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN PERTSONENTZAT
DESGAITASUN FISIKO, KOGNITIBO, BURUKO, PSIKOSOZIAL, SENTSORIAL EDO ORGANIKOAK, GAIXOTASUN MENTALA EDO BESTE MENPEKOTASUN EDO BAZTERKERIA EGOERA BATZUK
Beste batzuen artean, bada funtsezko gako bat, dibertsitate funtzionala duten edo beste bazterkeria egoera batzuetan dauden gizon eta emakumeek beren bizi-kalitatea hobetu eta dagokien lekua eskura dezaten: EMAKUME ETA GIZONEZKO SEXUATU GISA SOR ZAIEN AINTZATESPENA LORTZEN LAGUNTZEA.
Duen balioa aitortzen diogu artatzen ditugun gizon eta emakumeen sexu-aniztasun eta -desberdintasunari, dela identitate, gorputz, gaitasun, funtzionalitate edo desiren aldetik, dela maitatzeko moduen inguruan…., eta horien garapenean laguntzen diegu.
Garrantzitsua da guneak sortzea, batetik pertsona horien dimentsio sexuatu eta sexuala mugatzen eta estaltzen dituzten mitoak kolokan jartzeko eta horien gainean hausnarketa egiteko, eta baita, bestetik, bizi diren testuinguruen (familia, profesionalak, elkarteak, lagunak, egoitzak, etab.) erantzukizunaren garrantzia aintzat hartzea, hartara errespetatu dadin horietako bakoitzaren identitate sexuatua, intimitatea eta sozializazio sexualaren beharra.
Aldaketa hori gerta dadin, konpromiso zabal bat osatu behar da elkarteen, familien eta gizarte zabalaren artean; izan ere, ikuspegi inklusibo baten arabera bermatu beharreko giza-ongizate eta -duintasunarekin loturiko eskubideez ari gara, baina sarritan alor horretan esku hartzeko irizpideak eta gakoak falta zaizkigu. Landaize Sexologian aholkularitza-, prestakuntza- eta jarraipen-zerbitzua eskaintzen dugu Sexualitatearekiko Arretaren alorrean, eta laguntza ematen dugu Sexualitatearekiko Arretako planak eta esku-hartzeko protokoloak abiarazteko.
Inklusioren eremura hurbiltzeko, honako marko hauetan kokatzen fgara: erreferentzia-marko gisa, Gizakion Sexu-Egitatea berariaz eta berezko metodoekin heltzen dion, eta aniztasuna onartzeaz gain, hura baloratzea eta azpimarratzea planteatzen duen Sexologiarenean; eta esku hartzeko marko metodologiko gisa, Bizi-Kalitatearen Ereduarenean.
ARRETA PERTSONALIZATUA, DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN GIZON ETA EMAKUMEENTZAKO
AHOLKULARITZA
LAGUNTZA eta HAZKUNTZA EROTIKOA
TERAPIA
PRESTAKUNTZA
LANTEGIAK
SEXU-LAGUNTZA
ARTA FAMILIA, ERAKUNDE ETA PROFESIONALENTZAT
AHOLKULARITZA eta KONTSULTAK
PRESTAKUNTZA
HITZALDIAK eta JARDUNALDIAK
SEXUALITATEAREN ARRETARAKO PLANAK
ESKU-HARTZEKO PROTOKOLOEN OSAERA