LANDAIZE SEXOLOGÍA
SEXUALITATEAREN ARRETARAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROA, 2018-2019
AURKEZPENA
Formakuntza hobetzeko asmoz sexologiaren alorrera hurbildu nahi dutenei, euren lanean sexualitatearen hezkuntza eta arretarako gako eta irizpideak behar dituztenei zuzendutako ikastaroa, eta baita jakin-min hutsa dutenei ere.
Euskal Sexologia Eskolak 2018-2019 ikasturterakoSexualitatearen Arretarako Ikastaroaren II. edizioa aurkezten dugu.
Ikastaroa egiten dutenek % 10eko beka lortuko dute, formakuntza sexologikoan sakontzen jarraitzeko.
HELBURUAK
- Sexologia substantiboa ezagutzea, eta sexuen hezkuntza eta arreta kalitatezkoa gauzatzeko erreferente gisa ulertzea.
- Hezkuntza-eragile gisa dagokigun rolaren inguruan hausnartzea, gure gain hartuaz inguruko pertsonen sexualitateari arreta egitearen garrantzia.
- Sexualitatearen eta hura adierazteko eta bizitzeko modu anitzei buruzko ikuspegi zientifikoa eskaintzea, aniztasun hori lantzea merezi duen balore gisa ulertuz.
- Gakoak partekatzea, baliabide praktikoak eskaintzea eta sexualitatearen hezkuntza eta arretarako esku-hartze eta metodologia egokiak eskaintzea.
Metodologia teoriko-praktikoa eta bizipenen bitartekoa izango da, eduki eta material anitz aztertu, eztabaidatu eta horien gainean hausnartuz, bakarkako zein taldeko lan dinamiken bitartez, betiere irakurgai eta bideoen laguntzarekin.
Aurrez aurreko 72 orduko ikastaroa / 17 eta 20 partaide bitartean
PRESTAKUNTZA PROGRAMA
1. MODULUA
Aurkezpena. Marko sexologikoa
- Taldearen aurkezpena. Partaideen interes eta expectativas
- Programaren markoa eta lan egitasmoa
- Sexuaren inguruko gure ideiak. Sexologia Substantiboa Barneratzailea.
Sexualitatearen arretaren eragileen rola
- Abiapuntuak eta sexualitatearen hezkuntza eta arretaren helburuak
- Sexualitatearkiko gure jarrerak. Lantze eredua
Talde lana. Aztertzeko egoeren identifikazioa.
2. MODULUA
Cultura eta sexualarekiko Baloreak
- Moral Sexual Kulturalaren eta Gizarteratze Eragileen analisia.
- Sexualarekiko gure baloreak.
Aniztasuna I
- Sexualitateak, aniztasunaren aberastasuna.
- Sexualitate anitzen ezaugarriak eta hauen inguruko mitoak (orientazioa, identitatea, kultura, funtzionalitatea…)
Talde lana. Egoeren azterketa.
3. MODULUA
Aniztasuna II
- Sexualitate eta aniztasun funtzionalaren mito eta errealitateak
- Laguntzatik ahalduntzera
Sexualitatearen Hezkuntza eta Arreta Eredua
- Aniztasunari arretaren eredua edo Eredu Biografikoa
- Aniztasun ebolutiboa: Haurtzarotik, gaztarora, helduarora eta zahartzarora.
Sexualitatearen Arretarako gako eta irizpideak
- Sexualitatearen arretarako oinarri teorikoak: pertsonaletik kominitariora.
Talde lana. Egoeren azterketa.
Esku hartzearen diseinua. Helburuak.
4. MODULUA
Aisi arloa, hezkuntza arloa.
- Jokua eta talde eremua
- Intimitatea, arlo publiko eta pribatua.
- Espazio korporala eta limiteen ezarpenak.
Gorputza eta intimitatea
- Gorputz sexuatu eta sensatuari arreta. Fokalizazio sensoriala
- Emozio, afektu eta sentsazioen kudeaketa.
- Sensualitatetik erotikara
5. MODULUA
Sexuen arteko harremanak
- Sexuen arteko lotura eta harremenak
- Sexuen arteko bizikidetzarako Sexuen Hezkuntza
Kontestu birtual berriak
- Harreman eta kontestu birtualak
- Sexualitatearen hezkuntzan eta arretan IKTen erabilera egokirako hezkuntza gakoak.
Talde lana. Egoera konkretuen azterketa.
6. MODULUA
Esku hartzerako gako metodologikoak
- Sexualitatearen hezkuntza eta arretan esku hartzerako programen diseinua
- Arreta multifokala, familiak eta komunitate eremua
Talde lana. Egoeren azterketa.
Esku hartzearen diseinua.
Praktika onen diseinuak eta baliabideak
- Sexualitatearen hezkuntzan eta arretan praktika onen esperientziak
- Esku hartze programak eta jokabide protokoloak
- Sexualitatearen arretarako baliabideak: bibliografia, webgrafia, videografia…
Lanen aurkezpenak. Ondoriak eta ebaluazioa.
7. MODULUA
Programatik kanpo dagoen aukerazko modulua
Asteburu osoan zehar bizikidetza eremu batean igaroko den modulu enpirikoa.
DATAK
Castellano | BILBAO |
---|---|
MODULO 1 | 25 - 26 / Octubre 2019 |
MODULO 2 | 22 - 23 / Noviembre 2019 |
MODULO 3 | 13 - 14 / Diciembre 2019 |
MODULO 4 | 24 - 25 / Enero 2020 |
MODULO 5 | 14 - 15 / Febrero 2020 |
MODULO 6 | 13 - 14 / Marzo 2020 |
MODULO 7 | 24 -25 / Abril 2020 |
MODULO 8 | 15 - 16 / Mayo 2020 |
Ordutegia: Ostirala 16tatik 20ak arte
Larunbata 10 tatik 14ra eta 16tatik 20ra
IRAKASLE TALDEA
Joserra Landarroitajauregi Garai
Inma Ruiz de Lezana Marañón
Susana Maroto Rebollo
Teresa Díaz Lasa
Ane Ortiz Ballesteros
Ander Lertxundi Zelarain
Itxaso Torregrosa Arteaga
Matrikula irekia
Ordainketa modua
Matrikula: Izen emate eta plaza gordeketa 100€, ondorengo banku kontura IBAN (KUTXABANK): ES67 2095 0222 80 9116938904 sexualitateari arreta ikastaroa + izen-abizena kontzeptuan jarriz.
Plaza izen ematearen ordena errespetatuz gordeko da
Moduluak: 100€ modulu bakoitzak
Ficha de Inscripción y Matrícula
GRUPOS SUJETOS A SU REALIZACIÓN A PARTIR DE UN NÚMERO DE MATRÍCULAS
De acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos de que sus datos personales serán tratados con la finalidad de gestionar las tareas administrativas y ponernos en contacto con usted para informarle de nuestros servicios.
Para el ejercicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición deberá dirigirse al responsable del fichero en la dirección info@landaizesexologia.com
